Edukien aurkibidea
Objektuak hautatzea izango da seguru asko Dia-n gehien egiten dena. Objektu berri bat sortzen duzunetik hasi eta diagrama erabat amaituta dagoela pentsatzen duzun arte, etengabe ariko zara objektuak hautatzen, behar bezala ezartzeko.
Objektu bat hautatzen duzunean, objektu horri ematen diozu fokua editatzeko. Hautatuta ez dagoen objekturik ezin da editatu.
Objektuak hautatzeko modu asko daude, eta eragiketa asko egin daitezke hautatuta dauden objektuekin.
Diagraman zehar arrastatzeko bakarrik hauta dezakezu objektu bat, edo beste batzuekin elkartu eta errazago manipulatzeko, edo beste batzuekin konektatzeko, edo besterik gabe diagramatik kentzeko.