Edukien aurkibidea
Dia-n, geruzak kudeatzeko Geruzen elkarrizketa-koadroa erabiltzen da, eta bertatik egiten dira geruzei buruzko eragiketa guztiak.
Oro har, diagramaren barnean elkarrekin erlazionatuta dauden objektuak elkartzeko erabiltzen dira geruzak. Diagramaren zatiak isolatzeko erabil daitezke geruzak: zati batzuk bistaratu eta beste batzuk ezkutatzeko, baita diagrama esportatzen edo inprimatzen denean ere.
Geruzaren barnean egin nahi duzun edozein eragiketa, Laster-menu nagusiaren bidez egin dezakezu, eta hortik landu ditzakezu objektuak normalean egiten duzun moduan.
![]() | |
Uneko geruzan dauden objektuak bakarrik hauta daitezke. Objekturen bat hautatu ezin baduzu, begiratu uneko geruzan dagoen ala ez. |
Lehenespenez, diagrama berri bakoitzean geruza lehenetsi bat egoten da: hori da Atzeko planoko geruza. Nahi baduzu, geruza horren izena eta ezarpenak alda ditzakezu, zure premietara egokitzeko, beste edozein geruzarekin egingo zenukeen bezala.
Nahi adina geruza sor ditzakezu; lehendik dauden geruza guztien gainean kokatuko du geruza berria Dia-k. Geruzak bata bestearen gainean pilan jarritako paper gardenak direla pentsa liteke. Pilan daukaten ordena alda dezakezu; geruza bakoitza erakutsi edo ezkutatu nahi duzun erabaki dezakezu; geruza bakoitzean nahi adina objektu marraz ditzakezu; eta abar.
Hori dena Geruzen elkarrizketa-koadroan kudeatzen da.