Atala 10. Egileak

Dia Alexander Larsson-ek idatzia da, eta James Henstridge-k egiten ditu mantentze-lanak. Dia-ri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu web gune ofiziala: live.gnome.org/Dia. Bidali zure iruzkin, iradokizun eta akatsen berri-emateak GNOMEren akatsen segimendurako datu-basera. (Programa-erroreen berri emateko jarraibideak linean aurkituko dituzue.) GNOMEren 1.1 bertsioa edo berriagoa baduzu, Programa-erroreen berri emateko tresna (bug-buddy) ere erabil dezakezu akatsen berri emateko. Tresna hori Menu nagusiko Utilitateak azpimenuan duzu eskuragarri.

Eskuliburu honen egileak Henry House () , Judith Samson (), eta Kevin Breit () dira. Eskuliburu honi buruzko ohar edo iradokizunik baduzu, bidal ezazu mesedez GNOMEren dokumentazio-proiektura, helbidera mezu bat bidaliz. Linean ere bidal daitezke oharrak, GNOMEren dokumentazioaren egoeraren taularen bidez.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (euskarazko itzulpena) Itzulpenari buruzko oharrik baduzu, <email>hizkpol@ej-gv.es</email> helbidera bidal ditzakezu.