Fitxategi-motei buruzko azalpen batzuk ematea komeni da. Ohartuko zinen edozein fitxategi-formatu ezin dela berriro kargatu Dia-n gorde ondoren, eta onartzen diren fitxategi-formatu gehienek informazioa galtzen dutela neurri batean.
Galerarik ez duela izango bermatzen duen formatu bakarra Dia XML da. Zorionez, zaila da nahi gabe galeradun formatu batean gordetzea, → aukerak Dia XML formatuko fitxategian gordetzen duelako beti.
Dia XML formatuko fitxategiak automatikoki konprimitzen dira gzip-ekin, diskoan leku gutxiago hartzeko. Hori ia-ia beharrezkoa da, informazio erredundante asko biltegiratzen delako diagrametan, eta konprimitu gabe diagramarik sinpleenak ere oso handiak izaten direlako. Dia XML fitxategiak dagoeneko konprimituta egoten direnez, ez itzazu konprimitu eskuz, alferrik izango da.
Dia-k fitxategi-mota hauek inporta ditzake:
SVG
DXF
XFig
Dia-k beste formatu askotara esporta dezake, esate baterako:
Computer Graphics Metafile
Dia forma-fitxategia
DXF
HPGL
EPS
PNG
SVG
TeX Metapost makroak
TeX PSTricks makroak
WPG
XFig
XSLT
Dia-k ezin du formatu horietako gehienetako fitxategirik kargatu. Formatu horiek ongi etortzen dira diagrama bat beste aplikazio batean erabili behar duzunerako edo Dia onartzen ez duen sistema eragile bat duen bati pasatu behar diozunerako.
Formatu horietako bateko fitxategia sortzeko, hautatu Laster-menu nagusian. Gordetzeko elkarrizketa-koadroaren antzeko bat azalduko da; aukeratu fitxategiaren izena eta formatua. Automatikoki gehituko da fitxategi-luzapen egokia.
→